2021eko Galesko Legebiltzarrerako hauteskundeak

2016
2026
2021eko Galesko Legebiltzarrerako
hauteskundeak
2021eko maiatzaren 6a
Galesko Legebiltzarreko 60 eserlekuak
31 eserleku gehiengo osorako
Hautesleak &0000000002389879.0000002.389.879
Parte-hartzea
%46,5
1,2
Galesko Alderdi Laborista
Mark Drakeford
Barruti bozak 443.047 %39,9 5,2
Eskualde bozak 401.770 %36,2 4,7
Eserlekuak 30 1
Galesko Alderdi Kontserbadorea
Andrew RT Davies
Barruti bozak 289.802 %26,1 5,0
Eskualde bozak 278.560 %25,1 6,3
Eserlekuak 16 5
Plaid Cymru
Adam Price
Barruti bozak 225.376 %20,3 0,2
Eskualde bozak 230.161 %20,7 0,1
Eserlekuak 13 1
Galesko Liberal Demokratak
Jane Dodds
Barruti bozak 54.202 %4,9 2,8
Eskualde bozak 48.217 %4,3 2,2
Eserlekuak 1
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke.
Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez
hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Lehen Ministroa
hauteskundeen aurretik:
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Mark Drakeford
Laborista
Mark Drakeford
Laborista

2021eko Galesko Legebiltzarrerako hauteskundeak edo 2021eko Senedd-erako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 6an izan ziren, eta Galesko Legebiltzarraren (Senedd deitua) VI. legealdiko 60 biltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 40k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten. Biltzarrak "Parlamentu" edo "Legebiltzar" izaera eta izena eskuratu zuenetik lehenengo hauteskundeak izan ziren, 2020ko maiatzera arte "Biltzar Nazionala" izan baitzen. Eskoziako Legebiltzarrerako eta Ingalaterrako udal hauteskundeak egun ber-berean izan ziren.

Senedd-aren aurreko hauteskundeetan bost alderdik eskuratu zituzten eserlekuak legebiltzarrean: Alderdi Laborista, Plaid Cymru, Alderdi Kontserbadorea, Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia (UKIP) eta Liberal Demokratak. Hala ere, legealdian zehar legebiltzarkide batzuk alderdiz aldatu ziren, eta hauteskundeetarako legebiltzarra desegin zenean zazpi indar politikok zeukaten ordezkaritza Senedd-an. Zazpi indar horiek jada aipatutako bostak, Galesko Biltzarra Deuseztatzeko Alderdia (AWAP) eta Bultzatu (Propel) ziren. AWAP alderdiak UKIPen bi hautetsik alderdiz aldatzean bi eserleku eskuratu zituen, eta Bultzatu alderdiak Plaid Cymru-ko hautetsi batek sortu zuen.

Gobernua gidatzen zuen Alderdi Laboristak barruti bozan %5 eta eskualde bozan %4 igotzea lortu zuen, eta legebiltzarraren eserlekuen erdia bereganatu zituen. Alderdi kontserbadoreak UKIPen hautesle asko erakarri zituen, eta gorakada handia lortuta bigarren alderdia eta oposizio burua bihurtu zen, Plaid Cymru-ri aurrea hartuz. Senedd-a ezarri zenetik kontserbadoreek lortutako emaitzarik hoberena izan zen. Plaid Cymru-k botoen ehunekoan behera egin zuen arren, eserleku bat egin zuen gora, baina hirugarren alderdia izatera igaro egin zen. Liberal Demokratek berriz, aurreko hauteskundeetan irabazitako barruti bakarra galdu zuten, baina eskualde bozekin eserleku bat lortu zuten, eta beraz eserleku bakar batekin mantendu ziren. UKIP alderdi euroeszeptikoaren sostengua kolapsatu egin zen, eta parlamentutik kanpo geratu ziren. Kanpainan zehar AWAP autonomiaren aurkako alderdiak eserleku pare bat lortu ahal zituela zirudien arren, Senedd-an sartzetik urrun geratu zen, eta 2016an baino emaitza txarragoak lortu zituzten.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search